Nabigatzailearen segurtasuna
Zenbait zerbitzutarako (esaterako, banka edo erosketa elektronikoak), baliteke
segurtasun funtzioak behar izatea. Konexio horietarako, segurtasun ziurtagiriak behar
dituzu eta, seguru asko, segurtasun modulu bat. Hori zure SIM txartelan egon daiteke
eskuragarri. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Segurtasun moduluaren ezarpenak ikusteko edo aldatzeko, edo zure telefonora
deskargatutako autoritate ziurtagirien eta erabiltzaile ziurtagirien zerrenda ikusteko,
hautatu Menua > Ezarpenak > Segurtasuna > Segurt.-modul. ezarp., Autorit.-
ziurtagiriak, edo Erabiltz.-ziurtagiriak.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko konexioa eta software
instalazioarekin lotuta egon daitezkeen arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen arren,
ziurtagiri horiek zuzentasunez erabili behar dira segurtasun gehigarri hori benetan
aprobetxatu ahal izateko. Ziurtagiri bat izateak soilik, berez, ez du eskaintzen inolako
babes motarik. Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri zuzenak, egiazkoak edo
fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun gehigarria erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek
bizi iraupen mugatua izaten dute. "Ziurtagiri iraungia" edo "Ziurtagiri onartezina"
oharrak agertzen badira, ziurtagiriak onargarria izan behar lukeen arren, egiazta ezazu
telefonoko data eta ordua zuzenak direla.
Web
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
44
16. Antolatzailea
Iratzargailua
Alarma bat ezartzeko nahi duzun orduan.
Alarma ezartzea
1. Hautatu Menua > Antolatzailea > Alarma.
2. Alarma ezarri, eta sartu alarmaren ordua.
3. Alarma bat hautatutako asteko egunetan ezartzeko, hautatu Errepikatu: >
Piztuta eta egunak.
4. Alarma tonua hautatu. Irratia alarma tonu gisa ezartzen baduzu, konektatu
aurikularrak telefonora.
5. Lo-kuluxkarako denbora ezarri, eta hautatu Gorde.
Alarma gelditu
Igortzen den alarma gelditzeko, hautatu Gelditu. Telefonoa minutu batez alarma jotzen
jarraitzen uzten baduzu, edo Errepika. hautatzen baduzu, alarma gelditu egiten da, lo-
kuluxkarako hautatutako denboraz. Hori igaro eta gero, berriro hasten da.
Egutegia
Hautatu Menua > Antolatzailea > Egutegia.
Gaurko eguna inguratuta agertzen da. Egunerako oharrik badago, eguna letra lodiz
dago. Eguneko notak ikusteko, hautatu Ikusi. Aste bat ikusteko, hautatu Aukera >
Asteko ikuspegia. Egutegiko nota guztiak ikusteko, hautatu Aukera > Oharrak
ezabatu > Ohar guztiak.
Data eta orduaren ezarpenak editatzeko, hautatu Aukera > Ezarpenak eta eskuragarri
dauden aukeren artean. Denbora jakin baten ondoren nota zaharrak automatikoki
ezabatzeko, hautatu Aukera > Ezarpenak > Auto-ezab. oharrak eta eskuragarri
dauden aukeretatik.
Egutegi ohar bat idaztea
Joan data batera, eta hautatu Aukera > Ohar bat egin. Nota mota hautatu eta
hutsuneak bete.
Egitekoen zerrenda
Ohar bat gordetzeko askotan burutzen duzun jarduera batentzako, hautatu Menua >
Antolatzailea > Egitekoen zerr..
Oharrik ez badago ohar bat idazteko, hautatu Jar ohar.; bestela, hautatu Aukera >
Gehitu. Eremuak bete eta hautatu Gorde.
Ohar bat ikusteko, joan oharrera, eta hautatu Ikusi.