
Testu input aurresalea
Testu input aurresalea hiztegi inkorporatu batean oinarritzen da; honi hitz berriak ere
txerta diezazkiozu.
1. Hitz bat idazten, hasteko tekla hauek erabili 2tik 9ra. Sakatu tekla bakoitza bakarrik
behin hizki bakoitzeko.
2. Hitz bat konfirmatzeko, joan eskuinera edo hutsune bat gehitu.
● Hitza zuzena ez bada, sakatu * behin eta berriz, eta hitza zerrendatik hautatu.
● Hitzaren atzetik ? karakterea ikusten bada, idazten saiatzen ari zaren hitza
hiztegian ez dagoela adierazten du horrek. Hitza hiztegira gehitzeko, hautatu
Letreiatu. Hitza idatzi testu input tradizionala erabiliz, eta hautatu Gorde.
● Hitz konposatuak idazteko, hitzaren lehenengo zatia idatzi, eskuinetara joan eta
berretsi. Hitzaren azkenengo zatia idatzi, eta hitza berretsi.
3. Hurrengo hitza idazten hasi.
5. Menuetan nabigatu
Telefonoak menuetan antolatutako funtzio multzo zabala eskeintzen dizu.
1. Menura joateko, hautatu Menua.
2. Menuan zehar nabigatu, eta hautatu aukera bat (esaterako, Ezarpenak).
3. Hautatutako menuak azpimenuak baditu, hautatu bat (esaterako, Deia).
4. Hautatutako menuak azpimenuak baditu, 3. pausua errepikatu.
5. Nahi duzun ezarpena hautatu.
6. Aurreko menu mailara itzultzeko, hautatu Atzera.
Menutik irteteko, hautatu Irten.
Menu bista aldatzeko, hautatu Aukera > Menu nag. ikusp. > Zerrenda, Sareta,
Sareta etiketekin, edo Tab.
Menua berrantolatzeko, joan menura mugitzeko, eta hautatu Aukera > Antolatu >
Mugitu. Joan menua eraman nahi duzun lekura, eta hautatu OK. Aldaketa gordetzeko,
hautatu Eginda > Bai.