
Operadore menua
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
37

13. Galeria
Irudiak, bideo klipak, musika artxiboak, gaiak, grafikoak, tonuak, grabaketak eta
jasotako artxiboak. Artxibo hauek zure telefonoaren memorian edo memoria txartel
batean gordetzen dira, eta karpetetan antolatu daitezke.
Karpetak eta artxibategiak
Karpeta zerrenda ikusteko, hautatu Menua > Galeria. Karpeta batetan dauden
artxiboen zerrenda ikusteko, karpeta bat hautatu eta Ireki. Fitxategi bat mugitzean
memoria txarteleko karpetak ikusteko, joan memoria txartelera eta sakatu korritze
tekla eskuinera.
Irudiak inprimatu
Zure telefonoak Nokia XpressPrint onartzen du jpeg formatuan dauden irudiak
inprimatzeko.
1. Zure telefonoa inprimagailu bateragarri bati konektatzeko, datu kable bat erabili
edo Bluetooth erabiliz Bluetooth teknologia onartzen duen inprimagailu bati bidali.
Ikus "Haririk gabeko Bluetooth teknologia"29.
2. Inprimatu nahi duzun irudia hautatu eta Aukera > Inprimatu.
Memoria txartela
Erabili memoria txartel bat zure multimedia artxibategiak gordetzeko, adibidez bideo