
SIM txartelarik gabeko funtzioak
Baliteke zure telefonoaren hainbat funtzio SIM txartel bat sartu gabe erabili ahal izatea,
adibidez, Antolatzailearen funtzioak eta jokoak. Hainbat funtzio argirik gabe agertzen
dira menuetan eta ezin dira erabili.
Oinarrizko kontzeptuak
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
18

3. Deitzeak
Dei bat egitea
Dei bat egiteko hainbat era dago:
● Telefono zenbakia idatzi, area kodea barne, eta deitze tekla sakatu.
Nazioarteko deiak egiteko, sakatu * tekla bi aldiz, nazioarteko aurrezenbakirako (+
karaktereak nazioarteko sarrera kodea ordezten du); idatzi herrialdearen kodea,
area kodea (hala behar izanez gero, aurreko zerorik gabe) eta telefono zenbakia.
● Markatutako zenbakien zerrendan sartzeko, sakatu deitze tekla behin. Zenbaki edo
izen bat hautatu eta deitze tekla sakatu.
● Kontaktuetan gordetako izen edo telefono zenbaki bat bilatu.
Ikus "Kontaktuak
kudeatu"27.
Dei baten bolumen maila doitzeko, gorantz edo beherantz sakatu.
Jasotako deia
Dei bat erantzuteko, sakatu deitze tekla. Deia amaitzeko, sakatu amaitze tekla.
Jasotako dei bati uko egiteko, sakatu amaitze tekla. Dei hotsa isilarazteko, hautatu
Isilik.
Markazio lasterbideak
Hasteko, esleitu telefono zenbaki bat markatze bizkorreko tekla, 2tik 9ra.
Ikus "Markazio
lasterbideak esleitzea"28.
Erabili markazio lasterbide bat dei bat egiteko bide hauetako bat erabiliz:
● Zenbaki tekla bat sakatu, gero deitze tekla sakatu.
● Menua > Ezarpenak > Deia > Markatze bizkorra > Piztuta hautatuta badago,
sakatu eta eutsi sakatuta zenbaki tekla bat.
Ahots markazioa
Die bat egin Kontaktuetan gordetako izena esanez.
Ahots komandoak hizkuntzaren araberakoak direnez, ahotsez markatu baino lehen,
hautatu Menua > Ezarpenak > Telefonoa > Hizkuntza ezarpenak > Ahots errep.
hizk. eta zure hizkuntza.
Oharra: Ahots identifikadoreak erabiltzea zaila izan daiteke ingurune zaratatsu
batean edo larrialdi batean; beraz, egoera guztietan ez da gomendatzen ahotsez
markatutako deietan fidatzea.