
Mezuen ezarpenak
Hautatu Menua > Mezularitza > Mezu-ezarpenak eta aukera hauetako bat:
● Ezarpen orokorrak — zure telefonotik bidalitako mezuak gordetzeko, mezu
zaharrak gainidatzi ahal izateko memoria betetzen denean, eta mezuei lotutako
bestelako lehentasunak ezartzeko
● Testu mezuak — bidalagiriak eratzeko, SMS eta SMS e-mail mezu zentroak
ezartzeko, karaktere mota hautatzeko eta mezuei lotutako bestelako lehentasunak
ezartzeko
● Multim. mezuak — bidalagiriak eratzeko, multimedia mezuen itxura ezartzeko,
multimedia mezuak eta iragarkiak jasotzeko eta mezuei lotutako bestelako
lehentasunak ezartzeko
Mezuak
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
26

● E-mail mezuak — e-mailak jaso ahal izateko, e-mailen irudien tamaina ezartzeko
eta mezuei lotutako bestelako lehentasunak ezartzeko
● Zerbitzu mezuak — zerbitzu mezuak aktibatzeko eta hauei buruzko lehentasunak
ezartzeko
7. Kontaktuak
Izenak eta telefono zenbakiak kontaktu bezala gorde ditzakezu telefonoaren memorian
eta SIM txartelean eta gero haiek bilatu eta eskuratu deiak egiteko edo mezuak
bidaltzeko.
Kontaktuak kudeatu
Kontaktuak bilatzeko memoria hautatu
Telefonoaren memoria gordez gero, xehetasun gehiago gordetzeko aukera dago,
hainbat telefono zenbaki eta testu elementuak adibidez. Era berean, kontaktu kopuru
mugatu batentzako irudi bat, hots bat edo bideo klip bat gorde dezakezu.
SIM txartelaren memorian, badago izenak eta izenei erantsiriko telefono zenbakiak
gordetzea. SIM txartelaren memorian gordetako kontaktuak honela adierazten dira:
.
Hautatu Menua > Kontaktuak > Ezarpenak > Memoria erabiltzen. Telefonoa eta
SIM hautatzean, kontaktuak zure telefonoaren txartelan gordeko dira.
Izenak eta zenbakiak gordetzea
Izen bat eta telefono zenbakia gordetzeko, hautatu Menua > Kontaktuak >
Izenak > Aukera > Kontak. berr. gehi..
Gordetzen duzun lehen zenbakia automatikoki ezartzen da zenbaki lehenetsi gisa. Hori
adierazteko, marko bat agertuko da zenbaki motaren adierazlearen inguruan
(esaterako, ). Kontaktuetatik izen bat hautatzean, (adibidez, dei bat egiteko),
lehenetsitako zenbakia erabiltzen da, baldin eta beste zenbaki bat hautatzen ez baduzu.
Kontaktu bat bilatu
Hautatu Menua > Kontaktuak > Izenak, eta kontaktu zerrendan zehar joan, edo
kontaktuaren izenaren hasierako karaktereak idatzi.
Xehetasunak gehitzea eta idaztea
Kontaktu bati xehetasunak gehitzeko edo aldatzeko, hautatu kontaktua eta Xehet. >
Aukera > Gehitu xehetasun. eskuragarri dauden aukeretatik.
Kopiatu edo mugitu kontaktu bat SIM txartela eta telefonoaren
memoriaren artean
1. Hautatu Menua > Kontaktuak > Izenak.
2. Hautatu kopiatu edo mugitu nahi duzun kontaktua eta Aukera > Kontak.
kopiatu edo Kontaktua mugitu.