Menuetan nabigatu
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
21
6. Mezuak
Testua, multimedia, audioa, flash mezuak eta e-maila irakurri, idatzi, bidali eta gorde
dezakezu. Mezu zerbitzuak bakarrik erabili daitezke zure sareak edo zerbitzu
hornitzaileak onartzen baditu.
Testu eta multimedia mezuak
Mezu bat eratzerakoan adibidez argazki bat erantsi ahal diozu. Artxibategi bat
eransterakoan, telefonoak automatikoki aldatzen du testu mezua eta multimedia
mezua ezartzen du.
Testu mezuak
Zure telefonoak mezu bakarreko muga gainditzen duten mezuak onartzen ditu. Mezu
luzeagoak bi mezu edo gehiagotan banatuta bidaltzen dira. Zerbitzu-hornitzaileek
bidalitako mezu kopuruen arabera kobratu ohi dute. Azentu-markak eta bestelako
ikurrak dituzten karaktereek eta hizkuntza jakin batzuetako karaktereek leku gehiago
hartzen dute, eta mezu batean bidal daitekeen karaktere kopurua murriztu egiten da.
Pantailaren goiko parteko adierazle batek erabiltzeke dagoen karaktere kopurua
erakusten du, baita beharrezko mezu kopurua ere.
Testuzko edo e-mail bidezko mezurik bidali baino lehen, zure mezu zentroaren
zenbakia gorde behar duzu. Hautatu Menua > Mezularitza > Mezu-ezarpenak >
Testu mezuak > Mezu zentroak > Zentroa gehitu, izen bat idatzi eta zerbitzu
hornitzailearen zenbakia.
Multimedia mezuak
Multimedia mezuek testua, irudiak, soinu klipak eta bideo klipak izan ditzakete.
Aukera bateragarriak dituzten telefonoek soilik jaso eta bistara ditzakete multimedia-
mezuak. Mezuen itxura aldatu egiten daiteke mezua jasotzeko erabilitako telefonoaren
arabera.
Haririk gabeko sareak MMS mezuen neurria muga dezake. Txertatutako argazkiak muga
gaindituz gero, telefonoak argazkia txikiagotu dezake MMS bidez bidali ahal izateko.
Garrantzitsua: Kontuz ibili mezuak irekitzean. Mezuek asmo txarreko softwarea
eduki dezakete edo, edonola ere, zure telefono edo ordenagailua kalte dezakete.
Multimedia mezuen (MMS) zerbitzuaren eskuragarritasuna eta harpidetzari buruzko
informazioa jasotzeko, jarri harremanetan zure zerbitzu hornitzailearekin.
Konfigurazio ezarpenak deskarga ditzakezu ere bai.
Ikus "Nokia laguntza"11.
Testu edo multimedia mezu bat eratu
1. Hautatu Menua > Mezularitza > Mezua sortu > Mezua.