Nokia 7210 Supernova - Estereo zabalketa

background image

Estereo zabalketa

Estereo zabalketak estereo soinu efektu zabalagoa eratzen du estereo aurikularrak

erabiltzerakoan.
Aktibatzeko, hautatu Menua > Media > Estereo-zabalk..

15. Web

Zure telefonoaren nabigatzailearen bidez, hainbat internet mobil zerbitzutan sartzeko

aukera duzu. Webguneen itxura alda daiteke pantailaren tamainaren arabera. Baliteke

internet orrialdeetako xehetasun guztiak ikustea posible ez izatea.

Garrantzitsua: Fidagarriak diren eta segurtasun eta babes egokia ematen duten

zerbitzuak bakarrik erabili software kaltegarrien aurka.
Zerbitzuen eskuragarritunari, prezioei eta argibideei buruzko informazioa izateko, jarri

harremanetan zure zerbitzu hornitzailearekin.
Baliteke nabigatzeko behar diren konfigurazio ezarpenak konfigurazio mezu gisa

jasotzea zure zerbitzu hornitzailetik.
Zerbitzua ezartzeko, hautatu Menua > Web orria > Web ezarpenak > Konfig.-

ezarpenak, eta hautatu ezarpen bat eta kontu bat.

Zerbitzu batera konektatzea

Zerbitzura konektatzeko, hautatu Menua > Web orria > Hasiera orria; bestela,

egonean moduan, sakatu eta eutsi sakatuta 0.
Gogokoenen bat aukeratzeko, hautatu Menua > Web orria > Laster markak.
Azken URLa hautatzeko, hautatu Menua > Web orria > Azken web helb..
Zerbitzu baten helbidea idazteko, hautatu Menua > Web orria > Helbidera joan.

Idatzi helbidea, eta hautatu OK.
Zerbitzura konektatu ondoren, orrietan nabigatzen has zaitezke. Telefonoaren teklen

funtzioak alda daitezke zerbitzu batetik bestera. Jarraitu telefonoko pantailaren

jarraibideei. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.