Konfigurazio ezarpenen zerbitzua
Sareko zenbait zerbitzu erabiltzeko, esaterako, sakeleko telefonorako Internet
zerbitzuak (MMS), Nokia Xpress audio mezuak edo urruneko Internet zerbitzari batekiko
sinkronizazioa, zure telefonoak konfigurazio ezarpen zuzenak izan behar ditu.
Eskuragarritasunari buruzko informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan zure
zerbitzu hornitzailearekin, hurbilen daukazun Nokia banatzailearekin edo begira ezazu
Nokia webgunean dagoen laguntza area.
Ikus "Nokia laguntza"11.
Konfigurazio mezua jasotzean, eta ezarpenak automatikoki gorde eta aktibatu ez
direnean, honako hau ikusten da: Jasotako konfigurazio ezarpenak:.
Ezarpenak gordetzeko, hautatu Erakutsi > Gorde. Beharrezkoa bada, zerbitzu
hornitzaileak emandako PIN kodea idatzi.