Pasahitza ezarri.
Galeria
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
38
Pasahitza zure telefonoan gordetzen da, eta ez duzu berriro sartu behar telefono berean
memoria txartela erabiltzeko. Memoria txartela beste gailu batean erabili nahi baduzu,
pasahitza eskatuko zaizu.
Pasahitza ezabatzeko, hautatu Aukera > Pasah. ezabatu.
Memoria kontsumoa behatu
Datu talde ezberdinetako memoria kontsumoa eta memoria txartelean software berria
instalatzeko gelditzen den lekua behatzeko, hautatu memoria txartela
eta
Aukera > Xehetasunak.
14. Media
Kamera eta bideoa
Kamera inkorporatuaren bidez, argazkiak atera eta bideo klipak graba ditzakezu.
Argazki bat atera
Argazki tinkoa funtzioa erabiltzeko, hautatu Menua > Media > Kamera, edo bideo
funtzioa piztuta badago, ezkerretara edo eskuinetara joan.
Zooma handitu edo txikitzeko kamera moduan, joan gora eta behera.
Argazki bat egiteko, hautatu Kaptura. Telefonoak memoria txartelean, baldin badago,
edo telefonoaren memorian gordetzen ditu argazkiak.
Egin bezain laster argazki bat ikusteko, hautatu Aukera > Ezarpenak > Irud.
aurreikus. denb. eta aurrebista denbora. Aurrebista denboran zehar, hautatu Atzera
beste argazki bat egiteko, edo Bidali argazkia multimedia mezu gisa bidaltzeko.
Zure gailuak 1200x1600 pixel dituzten irudiak atzematen ditu.
Bideo klip bat grabatzea
Bideo funtzioa aktibatzeko, hautatu Menua > Media > Bideoa, edo kamera funtzioa
piztuta badago, ezkerretara edo eskuinetara joan.
Bideo grabazioa hasteko, hautatu Grabatu; grabazioa gelditzeko, hautatu Etena;
grabatzen jarraitzeko, hautatu Jarraitu; grabazioa gelditzeko, hautatu Gelditu.
Telefonoak memoria txartelean, baldin badago, edo telefonoaren memorian gordetzen
ditu bideo klipak.
Kamera eta bideo aukerak
Filtro bat erabiltzeko, hautatu Aukera > Efektuak.
Kamera argi baldintzei egokitzeko, hautatu Aukera > Zurien balantzea.
Beste kamera eta bideo aukerak ikusteko eta irudi eta bideoak gordetzea hautatzeko,
hautatu Aukera > Ezarpenak.